Neskamea etxeko lanak egiten dituen emakumezko etxeko langilea da, historikoki (eta hortik izena) emakume gaztea izan dena. Garbiketa, janarien prestaketa, arropa lisatzea, mandatuak egin eta antzekoak izaten dira bere zereginak. Etxe batzuetan uniformez jantzita joaten dira.
Jon Abril beratarrak Neskatoak film dokumentala zuzendu zuen 2016an. Nafarroa Garaitik Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia erakusten du hamalau elkarrizketen bidez.